Justizia militar frankistari buruzko ikerketak genero ikuspegi batetik. Nafarroako kasua (1936-1948)
Contenido principal del artículo
Resumen
Frankismoak herritarrak zapaltzeko erabili zuen elementuetako bat justizia militarra izan zen. Emakumeek ere modu espezifikoan jasan zuten errepresio mota hori, eta oinarri juridikoak generoari dagokionez bereizketarik egiten ez bazuen ere, egiaztatu da zigorgarriak ziren jarduerak ez zirela berdinak izan gizonentzat eta emakumeentzat.
Lan honetan, justizia militarrari buruz genero ikuspegitik egindako zenbait ikerketa deskribatzen dira, batez ere ateratako ondorioetan arreta jarriz. Nafarroan 1936-1948 aldian emakumeei irekitako sumario militarrekin lan egin da, artxiboetan eta dokumentazio funtsetan eskuragarri daudenak.
Horri guztiari esker, Nafarroako justizia militarrari buruzko lehen zifra kuantitatiboak lortu ahal izan dira, eta, aldi berean, sumario horietako batzuei buruz egindako azterketa kualitatibo txiki batek egiaztatu izan ahal du ikerketa batzuetan ondorioztatutakoa Nafarroan ere gertatu zela.
Azkenik, hainbat bide planteatzen dira, eta emakumeek justizia militarraren bidez jasandako errepresio espezifikoan sakontzen jarraitu nahi da, izan ere, errepresio hori Nafarroan ere berezia izan zen, eta askoz ere indar handiagoa jarri zuen urratze moraletan, politikoetan baino.
Detalles del artículo

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.